XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

THEOPHANE VENARD DOHATSUA par JEAN ELISSALDE

1946. Duela ehun eta hamazazpi urthe, Hazilaren hogoita batean sortu zen Theophane Venard, Saint-Loupsur-Thouet deithu herrichkan Deux-Sevres-etako departamenduan. Aita eta ama girichtino hoberen hoberenetarik ziren: egun berean bathaiarazi zuten haurra.

Aita errienta zen: herriko haurreri harek erakasten ziozkaten othoitzak eta katichima: haizu zen orduan eta Frantzia batere etzoan gaizkiago: orobat jaun errientak zaintzen zituen igande guzietako meza bezperetan bere ikasle ttipiak eta bakea zen elizan. Amak etzuen hain osagarri ona: elizako urhatsetarik kampo, guti, arras guti ikusten zen bidearen gainean eta hauzoen athe-leihoetan.Theophane Venard bera? Haur erne eta bichi bat, arras jostakina.

Bainan eskolan abiatu orduko arras pausatu zen kasik jada gizondu, eta osoki liburueri eman. Eskolako orenetarik, lekhora lakhet zuen sukaldean amattoren laguntzea; are lakhetako etcheko ahuntzarekin larrerat joaitea.

Egun batez, demboraren aiseago iragaiteko, Fedearen-Hedameneko liburua berekin eremanik, etzen guti harritu han ikusteaz. Tonkineko paganoek hilarazi zutela Charles Cornay, misionesta. Bada Saint-Loup sur-Thouetekoa zen martir berria Herritarraren martirgoak hala hunkitu eta inharrosi zuen Theophane ttipia nun arrats hartan berean hauzoko andere bati martiraz mintzatu baitzitzaion: Anderea badakizu berria, berri handia?

- Zer berri handi?

- Martir hil dela Charles Cornay! Ni ere Tonkinerat joanen naiz joanen naiz handitzearekin!

- Zertako?

- Charles Cornay bezala martir hiltzeko! Anderrak etzuen orduan nihori deus erran, bainan geroztik segur hameka aldiz errepikatu ahal ditu Theophane ttipiaren hitzak!

Doué-la-Fontaine hiriak ez baditu eremu handiak, ikastegi bat badu bederen hauta. Harat igorri zuten Theophane Venard, apheztu nahi zuela erran zueneko: han bururatu behar zituen bere eskolak. Hartze onekoa, bethi lagun guzien aintzinean ibili zen orotan.

Bainan haren ikasteko errechtasunari bezen ohartuak ziren, jada nausiak haren othoitzeko kharrari. Odol beroskoa omen zuen haatik oraino, Theophane Venard ez bide da beraz gero ezagutu dioten eztitasunera! bere jitea ongi eta ongi zapatu gabe heldu!

Hemezortzi urthetarat zoan Montinorillon-eko eskola handiago batetarat igorri zutelarik. Etzuen urthe bat baizik han iragaiteko. Erran gabe doa ederki baliatu zuela hura ere, eta Poitiers-eko aphezgeiekin zen ondoko urthean. Jada etzuen gehiago urrungo misionetarat joaitea, lehen bai lehen joaitea baizik gogoan, eta misionest ona baino hobea izaiteko chedeak zabilkan orotan.

Oro orok baino hobeki egin nahi zituen. Hainbertzetaraino nun diosesako Aphezpikuak batere ez baitzuen gordetzen Theophane Venard baino lore ederragorrik etzuela diosesako baratze handi guzian. Eta halere ichtudiant gazteak bere chedea gordea zagokan bethi: etzion nihori eta nihori salatua indarrak urrun, han nunbeit, higatu nahi zituela jende-basen artean.

Burhasoeri bereri hitz erdi bat behin edo bertze erran bazioten, munduko gorena! Sudiakre egin ondoan zabaldu zen aitari, eta huna aita girichtinoak nola ihardetsi zion: Haur maitea, osoki buruari emana nion, hemen apheztua hemen egonen zinela, sor-lekhutik hurbilisko, eta zure alderat bilduko nintzela, hiltzeko. Ametsak! Deus ez dut egin nahi hartu duzun chede handitik zu urruntzeko: Jainkoak urrunerat deitzen zaituneaz geroztik, zoazi: sekulan deusek etzaitzala gibela. Badakit goldeari lotzen denak hildoa bururaino ereman behar duela; bururaino gibelat behatu gabe.

Badakit orobat Jainkoaren deiari ihardesteko etchea uzten duena, Jainkoak ez duela uzten: laguntzen du eta sariztatzen! Nik baietz erraitea nahi duzu? Ba: zoazi haur maitea. Nik benedikatzea nahi duzu? Ba, benedikatzen zaitut. Eta nere bihotz min ezin erranezkoaren gatik, atsegin hartuko dut zure atseginaz. Zoazi, bainan azken agurraren eguna ethorri gabe, utz nezazu zure besarkatzerat...

Azken agurra! Jada bazakien Theophane gazteak zer gostako zitzaion agur hori. Alabainan, ama hila zuen, bainan munduan oro baino maiteago zituen aita, bi anaia eta arrebak bethiko utzi beharko zituen; aita bere ile churiakin, arreba on bat bi anaia maite, bat jada aphezten hasia! Bethiko agurra! Sakrifizio handia! Ez da handiagorik lurrean.

Bainan ondoko otsailaren hogoita zazpian, belhauniko aitaren aintzinean, misionest-geiak gogo handiz egin zuen halere sakrifizio hori. Eta aitak berriz benedikatu zuelarik, nigarrik gabe ihardetsi zion: Aita, etzaitut gehiago ikusiko lur huntan. Halere, ikus arte,... bainan ikus arte... zeruan!.

Poitiers-eko geltokian hartu zuen Pariseko trena, Beneditano adichkide batek harat segiturik. Treina abiatzean, oihu egin zion oraino Beneditanoak: Agur! Agur! Etzaitela lotsa! Segur aphezpiku ikusiko zaitut oraino, hemen gaindi! Eta misionestgeiak ihardetsi zion irriz: Ni aphezpiku? Mila aldiz nahiago dut martir! Haurreko ametsa!

Haurreko amets bera oraino! Ametsa ala Jainkoak bere zeru ederretik igorri aintzin-argi bat? Sainduek noiz-nahi ukhaiten dituzte holako argiak...